Helduen Herri Txapelketa





Duela 4 urte hasi ginen pala txapelketarekin. Koadrilako bi batu ginen eta beste herri txikitan( adibidez arroa behean) egiten den moduko txapelketa txiki bat egitea nahi genuen Zumaian. Txapelketa honen helburua ez da lehiaketa serioa izatea lagun artean partida batzuk jokatzea baizik. Esentzia horri heltzea garrantzizkoa iruditzen zaigu, horrela jendea errazago apuntatzen baita. San Telmoak pasatzen direnean asten gera txapelketarekin eta San Pedrotan izaten dira finalak. Gutxi gora behera 20-30 bitarteko parte hartzaile apuntatzen dira, Zumaiarrak edo bertara ezkonduak.... Aurreneko urtean neskak ere apuntatu ziren, baina azken hiru urtetan ez dira animatu. Mutilak banaka jokatzen dute eta neskak binaka. Partidak 30 izaten dira teniseko pelotarekin eta Odietako frontoian jokatzen dira partidak.

No hay comentarios:

Publicar un comentario