Herrikoia

Txapelketa hau aste santuan hasten da eta San Pedrotan bukatzen da. Eguraldi ona dagoenean Odietan jokatzen dira partidak bestela herri eskolako frontoian. 2017ko Txapelketa: Ander Odriozola eta Oihan Iribarrentzako 2017ko eskuzko Pilota Txapelketa Herrikoiaren txapelak, Gorka Iribar eta Joseba Martijari 22 eta 11 irabazi ondoren Herri Eskolako pilotalekuan jokatutako norgehiagokan. Atarikoan Jokin Gorostola eta Gaizka Mendizabal hirugarren postuaren jabe egindakoak berriz, 22 eta 19 irabaziaz Aitor Aizpurua eta Arkaitz Astigarragari emozio eta ikuskizun politeneko garaian euriarengatik Odietan jokatzeari utzi behar izan ondoren pilotari eta inguratutako pilotazale ugariren penarekin. Partidu gogorra eta ondo jokatua lau pilotarien aldetik eta Jokin Gorostolarentzako notarik onena behar bada erakutsitako ausardi eta aurrekaldean eginiko joku erasokorrarengatik. Txapelak erabakitzeko partiduak bi zati izan zituen, lehenengo lehiakor eta estu bat Gorka Iribar eta Joseba Martijak ezarritako ritmo ikerakagarriarekin, bizi emanaz pilotari eta aurkariak asko behartuaz norgehiagoka hautsi nahiean, baina joku horreri denbora luzean eustea zaila izan ordea eta hasierako joku bizitasuna eta markagailuko diferentzia berdintzen joan ziren. Ander Odriozola aurrelari petoaren laguntza estimagarriarekin Oihan Iribarrek txapelketan zehar erakutsitako ofizioa izan zen, ezker eskubiz pilotari eman eta gutxi galduaz, gerriko urdindunen hasierako kolpe fresko eta partidua irabazteko aukerak mermatu eta etsiarazi zituena denboraz lehen amore emaniko norgehiakoaren bigarren zati azkarrago batean. Zegokion sari ematearekin amaiera emanez aurtengo ekitaldiari, eskerrak ematea besterik etzaigu geratzen parte hartu duten pilotari eta hauek ikustera joandako pilotazale preziatuei, txapelketa polit bat izan denaren sentsazioz geratzen geralarik Odieta inguruko marko ezin hobeagoan Udaberri garaiko ostiraletako pilota ikuskizun herrikoiari jarraipena eman asmotan.

No hay comentarios:

Publicar un comentario