FINALAK


Pasa den larunbatean izan ziren Gipuzkoako pala txapelketako finalak.  Zumaiatik 2 talde iritsi ziren finalera: alebin-mutilak eta infantil–neskak. Mutiletan, taldeko bat gaixotu egin zen eta ordezkoarekin jokatu zuten. Partidua irabazi egin zuten baina ordezkoaren izena aurrez eman gabe zegoenez, 2.sariarekin gelditu ziren. Txalotzekoa izan zen egin zuten partida.  Infantil nesken, finala izugarria izan zen. Partida guztia irabazten joan ziren eta bukaeran zorteak ihes egin zien: 25-24 galdu zuten. Aipatzeko da talde honek egin duen txapelketa. Ligaxka osoan egin diren partidu guztiak irabazi egin zituzten eta  maila ikaragarria erakutsi dute. Nahiz eta 2. saria jaso, txapeldun handi batzuk direla erakutsi digute.

Animo eta aurrera!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario