PILOTA FESTA ODIETAN






Larunbatean, 16an, pilota festa ospatuko dugu. Eguraldiak laguntzen badigu, Odietan ospatuko dugu eta bestela, Aitzuri pilotalekuan. Bertan, eskuzko eta palazko finalak jokatu dira. Mailak honako hauek izango dira:  Benjaminak, Alebinak eta Infantilak. Partidak arratsaldeko lauretan hasiko dira eta zazpiak inguruan bukatu: 8 partida eskuz eta 4 palaz jokatuko dituzte:
1-Eskuz Benjaminak: 4 partida
2-Palaz-Benjamin mutilak: partida 1
3-Eskuz Alebinak: 4 partida
4-Palaz alebin neskak: partida 1
5-Palaz alebin mutilak: partida 1
6-Palaz infantil neskak: partida 1
Bukaeran, 19:30etik 20:00etara sari banaketa egingo dugu. Azkenik, merendola eder batekin bukatuko dugu aurtengo ikasturtea. Txapelketan parte hartu duten guztiek saritxo bat jasoko dute eta finalistek saria eta kopa jasoko dituzte. Honekin bukatutzat ematen dugu aurtengo kirol eskolarra: esku pilota eta palari dagokiona.

No hay comentarios:

Publicar un comentario